Orioko Arkupe Asteko zozketako saridunak jakinarazi dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 17a

Arkupe pintxoa ekimeneko zozketako sariak. (Arkupe elkartea) Arkupe Astearen barruan hainbat zozketa egin zituen merkatari eta ostalari elkarteak, eta saridunen zerrenda jakinarazi dute. Merkataritza arloko sariei dagokionean, Igor Elola Odrizola, Paquita Martija, Jose Mari Sarasola, Maider Sukia eta Begoña Itxaspe izan dira irabazleak, eta Zipristin dendan jaso behar dituzte erosketa bonoak. Bestetik, Oihana Gurrutxagak Aterpen, Belen Murgiondok Sukian, Miriam Lasak Kalakarin eta Fede Txurrerok Gure Txokon jaso behar dituzte ostalaritza arloko sariak. Ostiraletik aurrera pasa daitezke saridunak beren sariak jasotzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide