Bertako zuhaitzen haziak banatuko dituzte Herrioko kideek. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Herrio Natur Taldeak bertako zuhaitz espezien haziak banatuko ditu larunbatean herriko plazan, 11:00etatik 14:00etara. Bertaratzen diren herritarrek hazien inguruko informazio zabala jasoko dute; hazia nola landatu azalduko diete, eta, behin landarea hazten denean, berarekin zer egin. Ekimenarekin, bertako zuhaitz espezieak ezagutzera eman eta basoen garrantzia azpimarratu nahi du Herrio Natur Taldeak.