Etnika argizaiola bildumako hainbat lan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Javier Cenzanoren argizaiola bilduma ikusgai dago Orioko Kultur Etxean hilaren 28ra bitartean. Mendeetan zehar euskal kulturan argizaiolak ospakizun erlijiosoetan hildakoak gurtzeko erritoetan erabili ohi ziren, eta uste zuten argizaiolaren argiak zendua argitzeko balio zuela. Izenak esaten duen moduan, argizaiolak argizaria biltzeko olak ziren, itxura antropomorfoa zuten zurezko piezak. Bi aldeetatik landuta egoten ziren, argizaria biltzeko tokian izan ezik.
[caption id="attachment_312134" align="aligncenter" width="300"]

Mota askotako argizaiolak biltzen ditu Etnika erakusketak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Cenzanok XX. mende erdialdera arteko Gipuzkoako argizaiolen inguruan ikerketa egin zuen. Gipuzkoan barrena joan-etorri asko egin zituen artisauak, eta ehun argizaiolatik gora identifikatzea lortu zuen; tartean badira Azpeitia, Azkoitia eta Beizamakoak ere. Horietako argizaiola bakoitzari argazkiak atera zizkion, eta erreplikak egin zituen gero, modu tradizionalean. Donostiarraren
Etnika argizaiola bilduma orain ikusgai dago Orioko Kultur Etxean, eta mota askotako argizaiolak ikus daitezke. Batzuk oso sinpleak, familia behartsuek etxean izan ohi zituztenak. Beste batzuk, berriz, konplexutasun handiz zizelkatutako argizaiolak dira; azken horiek familia aberatsenak izango zirela uste dute.
Hilaren 28ra arte irekita
Oriotarrez gain, egur lanak eta antzinako euskal altzariak atsegin dituzten herritar asko erakarri ditu erakusketak; «Gipuzkoako hainbat txokotatik taldetxoak etorri dira erakusketa ikustera», azaldu du kultur etxeko arduradun Imanol Urkizuk. Gaiarekiko interesa dutenek erakusketa zabalik dute 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.