Ibai Marinek kontzertua emango du ostiral gauean Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 10a

Ibai Marin. (Karkara.eus) Ibai Marinek kontzertua eskainiko du ostiralean 22:30etik aurrera Orioko Kultur Etxean. Marin oiartzuarra da, baina duela urtebete inguru etorri zen Oriora bizitzera eta Bikamiotako KTA eraikinean entseatzen du, herriko beste taldeek bezala. Kontzertua doan da, baina sarrerak hartu behar dira aldez aurretik kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide