Ostiralean abiatuko dituzte San Martin Jaiak Orioko Ortzaika auzoan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 9a

San Martin Jaiak Orioko Ortzaika auzoan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Bihar gauean Neska-mutil ardoko afariarekin San Martin Jaietan murgilduko da Orioko Ortzaika auzoa. Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna - 10:00. Meza nagusia San Martin ermitan. - Jarraian, hamaiketakoa bertsolariekin Oliden jatetxean. - Ondoren, Toka eta Sagarbiltze Txapelketa. - 20:00. Batukada herriko plazatik Ortzaikara. - 21:00. Gabenara erromeri taldearen saioa Olidenen karpan. - 22:00. Mus txapelketarako izen ematea. - 22:30. Mus Txapelketa Oliden jatetxean. - 23:00. Gabenara erromeri taldearen saioa. - Ondoren, DJ Txabola Azaroak 12, larunbata - 05:00. Baratxuri zopa Oliden jatetxean. - 06:00. Oilasko biltzaileen irteera. - 17:00. Niko Nok pailazoaren emanaldia eta txokolatada. - 21:00. Erromeri afaria Olideneko karpan Gari eta Iñaki trikitilariekin. Afarirako tiketak aldez aurretik erosi behar dira. Oliden, Hatoz eta Errusta tabernetan daude salgai 18 euroren truke. - 01:00. Entre Canyes taldearen kontzertua Azaroak 13, igandea - 11:00. Txakolin dastaketa Olideneko karpan eta asto karrera. - 12:00. Herri kirol saio mistoa. - 13:30. Estropada. - 14:30. Bailarako bazkaria trikitilariek girotuta Olideneko karpan. Azaroak 19, larunbata - 21:00 Oilasko biltzekoen afaria Oliden jatetxean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide