Lapurrak sartu dira Orioko Eguneko Zentrora eta Kosta Tailerrera

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 7a

Atea bortxatuta. (Orioko Udala) Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, bart gauean lapurrak sartu dira Orioko Eguneko Zentrora eta telebista bat lapurtu dute. Ez da horrelako gertakariren bat pasatzen den lehen aldia, aurreko asteburuan ere lapurrak sartu baitziren gauez Eguneko Zentroko ileapaindegian eta Kosta Tailerrean. Eguneko Zentroan kalte txikiak eragin zituzten, baina Kosta Tailerrean eraikinean bederatzi ate bortxatu zituzten. Eramateko ezer ez zuten aurkitu, baina udaletik azaldu dute hiru ate osorik aldatu beharko dituztela eta gainontzekoak konpondu. Udalak gertatutakoa argitzeko laguntza eskatu die oriotarrei, horregatik norbaitek jende-mugimendu arraroren bat sumatzen badu, udaltzainei (943 830 028) edot Ertzainari (943 538 900) deitzeko eskatu dute, ingurua arreta gehiagoz zaindu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide