Arkupe Astea abiatu zuten ostiralean Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 5a

Woodstock musika taldearen kontzertua. (Shua Larrañaga) Low Riders Band eta Woodstock musika taldeen kontzertuarekin, eta Arkupe Pintxoaren zozketarekin abiatu zuten atzo (ostirala) Arkupe Astea Orion. Arkupe Merkatari eta Ostalari elkarteak antolatu du ekimena, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko asmoz. Alde batetik, Arkupe elkarteko tabernetan Arkupe pintxoa eskaini zuten atzo eta hala egingo dute datorren ostiralean ere. Arkupe pintxoa eskatzen duten herritarren artean hainbat otar zozkatuko dituzte. Bestalde, azaroaren 11ra bitartean Arkupeko dendetan erosketa egiten duten herritarrek, 100 euroko bost bonoren zozketan parte hartuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide