Gure Karta proiektuaren aurkezpenean parte hartu dute Katxiña erretegiko etxeko andreek. (Eusko Jaurlaritza)
Gure Karta proiektua aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Ekimenak Gipuzkoako ostalarien artean bertako kalitatezko produktuen eskaintza areagotzea eta sustatzea du helburu; baita, edariak aurkezterakoan jatorriari, bodegaren izenari eta kokapenari garrantzia ematea ere. "Aurtengo udan 120 herrialde desbedinetako bisitariak etorri dira Gipuzkoara, eta ondorioz lurraldeko ostalaritza sektoreak gero eta oihartzun handiagoa du munduan. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu Gipuzkoako jatetxe eta tabernetako kartetan bertako produktuak sustatzea" azaldu dute arduradunek.
2013an jarri zen Gure Karta proiektua martxan, eta ekimenean parte hartzen aintzindariak izan ziren Orioko Katxiña eta Xixarioa jatetxeak besteak beste. Urtez urte ekimenarekin bat egin duten jatetxe eta taberna kopurua hazten ari da, eta datozen hilabeetan 100 establizemduetara iristea espero dute.