Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsalderako biodantzako eta flamenkoko bi saio antolatu dituzte familientzat
Orioko Mandalara Elkarteak 10 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko tailer eta hitzaldi irekiak egiten ari dira ostiraletik Mandalara Astearen barruan. Ostiralean Fidel Delgado psikologo klinikoak Bizimodu guztiak besarkatu gai hartuta hitzaldia eman zuen, eta 250 lagun inguru bildu ziren. Mandalarakoek azaldu dutenez, hitzaldira joandakoak oso gustura gelditu ziren.
Atzo, larunbata, yoga familian saioa izan zuten Jesika Moralesek gidatuta, eta talde polita bildu zen bertan.
Gaur, igandea, arratsaldean ere hainbat ekitaldi izango dira Arraunetxean Mandalara Astearen barruan. 17:00etan, Biodantza familian tailerra egingo dute Elen Kortaxarenarekin eta 19:30ean Flamenkoak dena sendatzen du tailerra familiekin eta Monika Nuñezek gidatuta.
[flickr_set id="72157672300146693"]