Mandalara taldeko kide: Antonio Abad, Amaia Gozategi, Karmele Garmendia eta Mertxe Talavera.
Orioko Mandalara Elkarteak 10 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko tailer eta hitzaldi irekiak antolatu dituzte urriaren 28tik 30era. Norbere buruaren ongizatea lantzeko teknika desberdinak landuko dituzte jardunaldietan, eta nabarmendu dute familian parte hartzeko tailerrak ere izango direla. Ekitaldi guztiak Arraunetxean izango dira, eta saioetan parte hartu nahi dutenek zehaztutako orduan bertara azaldu besterik ez dute egin behar.
Jarduera bakoitzaren inguruko informazio osatua
Mandala Elkartearen webgunean.
EGITARAUA
Urriaren 28a, ostirala
- 18:00. Hamar urteko ibilbidearen errepasoa, urte hauetan taldean parte hartu duten lagunekin.
- 19:30.
Bizimodu guztiak besarkatu hitzaldia Fidel Delgadoren eskutik.
Urriaren 29, larunbata
- 10:30. Yoga familian Jesika Moralesekin.
- 12:00. Osasunarentzat mugimenduak: Brain Gym eta TMR.
- 17:00.
Duelua, autoezagutzarako bidea hitzaldia Bidegin elkarteko Izaskun Andonegiren eskutik.
- 19:30.
Tarotaren bidez arimarekin elkartuz tailerra Isabel Lopez irakasleak gidatuta.
Urriaren 30a, igandea
- 10:30.
Eneagrama eta osasuna hitzaldia Aimar Martinezen eskutik
- 12:00.
Sendatzeko artea: osasuna nola mantendu eta berreskuratu hitzaldia, Karmelo Bizkarra medikuak emango du.
- 17:00. Biodantza familian tailerra Elen Kortaxarenarekin.
- 19:00.
Flamenkoak dena sendatzen du familiarentzat tailerra Monika Nuñezekin.