Gure Txeru elkarteak odol-emate kanpaina antolatu du hilaren 24ako, datorren astelehenerako. Getariarrek 19:00etatik 21:00etara bitartean odol emateko aukera izango dute Getariako osasun zentro berrian, eta emaile izan nahi duten 18 eta 65 urte bitarteko herritarrak gonbidatu dituzte hitzordura. Bestalde, odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak jateko gomendatu dute; gainera, sendagairen bat hartuz gero bertan izango den sendagileari esateko eskatu dute elkartetik.