Ibon Huegun: «Banderen lehian egon nahi dugu berriz»

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

Orio Arraunketa Elkarteko presidente Ibon Huegunek 'Berria' egunkariko Aitor Manterola kazetariarekin hitz egin du. Elkartean azken astetan eman diren aldaketak izan dituzte hizpide.

Aitor Manterola/2016-10-14/Berria egunkaria Futbolean urte asko egin eta gero sartu zen Orioko Arraun Elkarteko zuzendaritzan Ibon Huegun (Orio, Gipuzkoa, 1972). Presidente izan da ordutik. «Duela sei urte, zuzendaritzari laguntzen hasi ginen seikote bat, babesle bila, eta, 2011n, gu aurkeztu ginen hauteskundeetan. Hor jarraitzen dugu, eta beste hiru urte geratzen zaizkigu agintaldi bigarren agintaldi honetan». Futbolean, ohituta daude presidenteak entrenatzaileak aldatzen, eta Huegun bera ere murgildu da zurrunbilo horretan. Izan ere, bost urte hauetan, bitan aldatu du entrenatzailez Oriok, azken bi urteetan, hain zuzen: 2015ean, Igor Makazagaren lekua hartu zuen Joxean Olaskoaga Aizperro-k, eta Jon Salsamendik hartuko du harena orain. Huegunen hirugarren entrenatzailea izango da gaur egungo entrenatzaile loriatsuena: «Kuadrillakoak gara, gainera», gehitu du presidenteak. Irakurri gehiago Berria.eus-en

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide