Hutsa bikoteak kontzertu akustikoa emango du hilaren 21ean Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

Balmasedako Maria Rivero (ahotsa) eta Urduñako Eriz Pereze (gitarra) Orioko Kultur Etxeko oholtza gainera igoko dira hilaren 21ean, datorren ostiralean. Musika akustikoa egiten du bikoteak, eta sei urteko ibilbidea dute musika munduan. Hasieran, beste artista batzuen kanten bertsioak egiten hasi ziren, baina berehala ekin zioten beren kantu propioak ere lantzeari. Denera 4 disko grabatu dituzte, azkena Amnesia izenekoa. Kontzertua Euskaraz Bizi-biz programaren barruan antolatu du Orioko Udalak, eta doakoa izango da. Hala ere, kultur etxeko aforoa mugatua denez, txartelak aldez aurretik hartzeko gomendatu dute; gonbidapen txartelak eskuragarri daude Orioko Kultur Etxean. https://youtu.be/I1FSrHY1Xt4

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide