Olimpio Medori organo-jotzailea. (Orioko Udala)
Olimpio Medori organo-jotzaile italiarrak kontzertua emango du ostiralean 20:00etan Nikolas Deunaren parrokian. Medorik Europa, Hego Amerika eta Errusiako hiri nagusietan jo du, hainbat lan grabatu ditu, eta Florentziako Ganbara Orkestrarekin lan egin ohi du eta baita Fiesoleko Vincenzo Galilei orkestrarekin eta Musica Ricercata taldearekin ere.