Datorren asteazkena, urriaren 12a, jaieguna izango da eta Orioko Udalak egun bat aurreratu du altzari eta traste zaharren bilketa. Hori dela-eta, altzariak eta traste zaharrak, astelehenen iluntzean atera beharko dituzte herritarrek, eta astearte goizaldean jasoko dituzte. Traste zaharrak ohiko edukiontzien ondoan uzteko aldez aurretik udalean abisua eman behar da.