Gaur 'Jendartean Bidaide' antzezlana eskainiko dute Orioko Kultur Etxean

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 6a

Gaur Orioko Kultur Etxean 22:00etatik aurrera antzerkia eta musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa ikusteko aukera izango dute herritarrek; antzerki bat antzerkiaren barruan hain zuzen ere. Gai nagusia inklusibitatea izango da, eta antzezlanak gaiarekiko sentsibilizazioa sortu nahi du herritarren artean, modu atseginean zer pentsatua eman nahi dio ikusleari. Orioko Berdin-Berdinak kirol elkarteak proposatu zion udalari ekimena antolatzea, eta gaur 22:00etatik aurrera Jendartean bidaide antzezlana ikusteko aukera izango dute oriotarrek. Sarrerak 5 euro balio du, eta kultur etxean bertan daude salgai txartelak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide