Jon Salsamendi oriotarra izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian. Hala jakinarazi du gaur arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteak. "Azken asteetan hainbat aldiz bildu gara Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza eta Jon Salsamendi, eta entrenatzaile oriotarrak San Nikolas ontziaren ardura hartuko du datorren denboraldian". Elkarteak esan duenez, aurrerago azalduko dituzte akordioaren eta proiektuaren nondik norakoak.
Salsamendirekin batera, Iñaki Errasti bigarren taldearen entrenatzaile eta Jokin Amilibia aulki mugikorraren arduradun ariko dira.