Igor Makazaga. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Igor Makazaga pasaitarra arraunera itzuliko da urtebetez utzita izan ondoren. Orioko bizilaguna den entrenatzaileak KaiarribaDonostiarra taldea zuzenduko du datorren denboraldian, Jose Ramon Mendizabalen ordez. Makazaga San Juanen eta Orion aritu da aurretik entrenatzaile lanetan.
Aurreko arraun denboraldian Euskadi Irratian arraun esatari bezala aritu da Makazaga. Urola Kostako HITZAk elkarrizketa egin zion denboraldia bukatu berritan:
- Igor Makazaga: «Arrauna beste modu batera ikusten da barruan ez zaudenean»