Xanti Zabaletak jarraituko du Orioko emakumezkoen traineruko entrentzaile lanetan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 28a

Xanti Zabaleta erdian, Orioko emakumezkoen traineruko arraunlariekin. (Joxemari Olasagasti) Horrela jakinarazi du Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzak ohar bidez. "Gustura gaude traineruak lortutako emaitzekin. Kontxan banderaren lehian egon da Txiki ontzia eta azken urtean taldeak egindako hobekuntzari jarraipena eman nahi diogu". Elkarteak denboraldia bukatu berritan proposatu zion Zabaletari entrenatzaile postuan jarraitzeko, eta gustura dago zuzendaritza oriotarrak proposamena onartu duelako. "Zabaletak lan ona egin dezake etorkizunean. Gaur arteko esperientziak hala erakutsi du, eta fede osoa dugu bere lanean". Orain entrenatzailearekin eta arraunlariekin denboraldi berria prestatzen ari da elkarteko zuzendaritza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide