Bide heziketa ikastaroa antolatu du Orioko Udalak herriko bi ikastetxeetako ikasleentzat

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 28a

Orioko plaza ingurua. (Aiora Larrañaga/Hitza) Mikal Etxeberria udaltzainak proposatu zion udalari Orioko bi ikastetxeetan bide-heziketari buruzko ikastaro bat ematea, trafikoarekin zerikusia duten istripuak ekidin eta mugikortasun segurua bultzatzeko. Udalari ideia interesgarria iruditu zitzaion, eta urriaren 10ean abiatuko dituzte bide-heziketa eskolak herrian. Mikal Etxeberria udaltzaina izango da irakasleak, eta hilabete batez Zaragueta Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila bitarterako 312 ikasleek bide-heziketa landuko dute berarekin. Gela bakoitzean ordu beteko hiru saio emango ditu Etxeberriak; bi ordu teoriko, eta beste bat praktikoa. Azken hori kalean egingo dute, eta ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriko dute ikasleek. Ekimenarekin Orioko Udalak mugikortasun seguruaren ezagutza eta kontzientzia sortu nahi du haurrengan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide