Orioko Gure Esku Dagoko kideak 2015ean Donostian egin zen ekitaldian. (Hitza)
Orioko Gure Esku Dago taldeak eskualdeko beste herriekin batera herri galdeketa egin nahi du udaberrian. Horretarako elkarte bat sortu behar dute, eta elkarteari izena jarri behar diote. Orioko Gure Esku Dagok hainbat proposamen egin ditu, eta herritarrek horietatik gustukoena zein duten aukeratu dezakete
inkestan beren iritzia emanda. Horretaz gain, norbaiti beste izenen bat bururatzen bazaio
karkara@karkara.com helbidera idatzi dezake, eta bere proposamena zerrendan txertatuko dute.
Hurrengoak dira Orioko Gure Esku Dago taldearen proposamenak:
- Baliatu
- Baliza
- Hitzori
- Hori hori!!!
Bestalde, Orioko Gure Esku Dago taldeak herritarren laguntza eskatu du. Talde txikia da, eta azaldu dute jende gehiagoren parte hartzea behar dutela herri galdeketa aurrera eramateko. Ostiraletan 18:30ean biltzen dira, eta gaiarekin interesa duten herritarrak bileretan parte hartzera animatu dituzte.