EAJ izan da alderdi bozkatuena Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

EAJ izan da bozkatuena Orion, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 1.197 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak eta EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 917 bozekin. Elkarrekin Podemos izan da hirugarren indarra, eta 268 boto jaso ditu. PSE-EEk 131 boz jaso ditu eta PPk, berriz, 46. Ciudadanosek 13 boto jaso ditu, Ganemos si se puedek 9, Attkak 8, Zero murrizketak 4, PFYVk 2 eta Libertate Nafarrak 2. %61,44 izan da parte-hartzea; bozkatzera 4.282 lagun zeuden deituta. Abstentzioa %38,56 izan da. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik 6 puntu jaitsi da parte-hartzea. Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere EAJ izan zen bozkatuena. 1.302 boto jaso zituen alderdi jeltzaleak, botoen %48,33. EH Bilduk 1.030 boto jaso zituen orduko hartan (botoen %38,23). PSE-EEk 175 boto jaso zituen, PPk 55, IUk 46, EB-AZk 32, EB-Bk 29, Equok 14, Pacmak 5, Pum+Jk 3, UPYDk 2 eta PHk 1. 4.047 lagun zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %67,43koa izan zen parte-hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide