Atzo hasi zituzten Orion Gazte Festak, Piraten Danborrada, Kixkurneren igoera eta kontzertuekin. Jaiak gaur eta bihar jarraituko du. Gaur goizean baltsa lasterketa izan da ikastolako arranplatik gaztetxeraino, eta ondoren paella lehiaketa eta bazkaria izango dira. Hona hemen datozen orduetarako prestatu duten egitaraua:
Irailak 24, larunbata
– 12:30. Paella Lehiaketa gaztetxean
– 14:30. Bazkaria.
– 18:00. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar.
– Jarraian. Kontzertuak plazan Gabezin eta 80eko musika Arrutirekin. Jolasak ere izango dira.
Irailak 25, igandea
– 07:30. Diana gaztetxetik hasita.
– 11:00. Altxorraren bila jokua gaztetxoentzat gaztetxetik hasita. Haurrak eta gurasoak pirataz jantzita parte hartuko dute, aurpegia margotu gabe.
– 13:00. Jolasak plazan
– Ondoren, parte-hartzaileentzat mokadutxoa
– 19:00. Monologoa
Euskaldunak eta sexu topiko tipikoak Ximelen eskutik.
– Jarraian. Festetan ateratako argazki emanaldia. Nahi dutenek argazkiak 628355211 zenbakira bidali ditzazkete.
– Bukatzeko. Kixkurneren jaitsiera
[flickr_set id="72157673109733770"]