Jon Salsamendi ez da Urdaibaiko entrenatzailea izango datorren denboraldian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 23a

JON SALSAMENDI. (Busturialdeko Hitza) Azken astetan arraun zaleen ahotan ibili da Jon Salsamendi oriotarraren etorkizuna. Atzo Urdaibai Arraun Elkartetik ohar bidez azaldu zutenez, arrazoi pertsonalengatik utzi du Bizkaiko taldea Salsamendik. Bermeoko zuzendaritzak Salsamendik azken lau urtetan elkartean egin duen lana azpimarratu du, eta eskerrak eman dizkiote oriotarrari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide