Zirkulazio aldaketak egingo dituzte gaurtik igandera Orion Gazte Festengatik

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 23a

Orioko Gazte Festak. (Aiora Larrañaga/Hitza) Orioko Gazte Festa egingo dituzte gaurtik igandera bitartean, eta herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat. Hori dela-eta herriko sarrera Kaia kaletik izango da, eta herriko irteera Txanka-hondartza bidetik. EGITARAUA Irailak 23, ostirala – 22:00. Piraten Danborrada gaztetxean hasita. – 00:00. Kixkurneren igoera plazan. – Ondoren. Kontzertuak plazan: Reggae Orio Band eta DJ Gurru. Irailak 24, larunbata – 10:00. Baltsa lasterketa, ikastolako arranplatik gaztetxera. – Ondoren, kamiseta banaketa. – 12:30. Paella Lehiaketa gaztetxean – 14:30. Bazkaria. – 18:00. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar. – Jarraian. Kontzertuak plazan Gabezin eta 80eko musika Arrutirekin. Jolasak ere izango dira. Irailak 25, igandea – 07:30. Diana gaztetxetik hasita. – 11:00. Altxorraren bila jokua gaztetxoentzat gaztetxetik hasita. Haurrak eta gurasoak pirataz jantzita parte hartuko dute, aurpegia margotu gabe. – 13:00. Jolasak plazan – Ondoren, parte-hartzaileentzat mokadutxoa – 19:00. Monologoa Euskaldunak eta sexu topiko tipikoak Ximelen eskutik. – Jarraian. Festetan ateratako argazki emanaldia. Nahi dutenek argazkiak 628355211 zenbakira bidali ditzazkete. – Bukatzeko. Kixkurneren jaitsiera  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide