Euskaraz Gazte literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea zabaldu dute. 16 urtetik gorako Aiako eta Orioko herritarrek parte hartu dezakete sariketan. Lehiaketak bi atal ditu, ipuina eta olerkia, eta lanen luzera librea izango da. Literatur lehiaketan izena eman nahi dutenek, azaroaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako udaletxean.
Euskaraz Gazte literatur lehiaketari buruzko xehetasun gehiago
Orioko Udalaren webgunean daude ikusgai