Boulderrean eskalatzeko aukera hilean behin Orion.
Talai Mendi Elkarteak abiatu du ikasturtea, eta iaz bezala hilero hirugarren igandetan elkartearen lokalean dagoen boulderra irekiko dute herritarrentzat arratsaldetan, nahi dutenek bertan eskalatu dezaten. Talai Mendiko kide bat egongo da nola eskalatu behar den azaltzen, baina elkartetik gogoraratu dute umeen gurasoak bertan egon beharko dutela haurrak eskalatzen ari diren bitartean.