Mikel Orbañanos: "Oso garbi daukagu sekulako denboraldia egin dugula"

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 20a

Aitor Manterola kazetariak Hondarribiako entrenatzaile oriotarra elkarrizketatu du 'Berria' egunkarirako

Mikel Orbañanos. (Juan Carlos Ruiz) Unean unekoak sekulako garrantzia dauka garaiotan. Duela ordu gutxiko zerbait iragana da ia erabat, joan da, presaka bizi behar honetan. Horregatik, arraun munduan, Urdaibai eta haren garaipenak beste konturik ez dago orain. Baina Hondarribiak ere denboraldi oso ona egin du, eta balioa eman dio Mikel Orbañanos entrenatzaileak (Orio, Gipuzkoa, 1973). Igandean herritarrek egindako harreran ez al zegoen giro triste samarra? Ez, ez. Betiko lekuan egin zen, eta eguraldi ilunak bakarrik goibeldu zuen ekitaldia. Ez zen izan, hortaz, Kontxako Bandera eta San Miguel liga irabazi ez izanak sorturiko penaren ondorioa? Ez zen izan irabazitakoan bezalako harrera, jakina, baina herriak eskertu zigun egin dugun denboraldi zoragarria. Sasoi on hau amaitutzat emateko polita izan zen. Denboraldi ona egin duzuela ez dago dudarik, irabazi ez duzuenean bigarren izan zaretelako ia beti. Oso ona izan da sasoia arraun elkartearentzat. Arrakasta garaipenekin lotzen da orain, eta eman lezake bi lehiaketa handienak ez irabazi izanagatik itsustu egin dela gure lana, baina ez da horrela. Irakurri gehiago Berria-n

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide