Asteburuan egingo dituzte Orion Gazte Festak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 19a

Orioko Gazte Festetako baltsa lasterketa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Jarduerez betetako asteburua izango da datorrena Orion; ekimen batzuk berriak izango dira, eta beste batzuk urteen poderioz Gazte Festetako ikur bilakatu direnak. Baltsa lasterketa da horietako bat, aurten larunbat goizean egingo dute 10:00etatik aurrera, eta Ikastola aurrean hasi eta Gaztetxe aurreko arranplaraino joango dira parte hartzaileak. Koadrilek beren baltsa egiteko arazorik izan ez dazaten, baltsa eraikitzeko materiala eskainiko dute antolatzaileek, eta flotagailu bezala erabilitzeko poltsa puzgarriak salgai jarri dituzte bost euroren truke. Gainera, larunbata bitartean baltsa Gaztetxean gordetzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek. Flotagailuak eskuratzeko edo baltsa Gaztetxean gordetzeko oriokogaztetxea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Gazte Festetako Paella Lehiaketak ere arrakasta izan ohi du gazteen artean. Baltsa lasterketa bukatzen denean paella lehiaketako elastikoak banatuko dituzte Etxeluzen bertan, eta 12:30ean emango diote hasiera paella lehiaketari. Antolatzaileek arroza, tipula, baratxuria, olioa eta gatza jarriko dituzte; baita, ogia, txotxa, postrea, kafea eta kopa ere. Gainontzeko osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu. Paella Lehiaketan parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte ostegunera arte Kolon Txikin, Hatozen, Kalakarin eta Errustan 12 euroren truke. EGITARAUA Irailak 23, ostirala - 22:00. Piraten Danborrada gaztetxean hasita. - 00:00. Kixkurneren igoera plazan. - Ondoren. Kontzertuak plazan: Reggae Orio Band eta DJ Gurru. Irailak 24, larunbata - 10:00. Baltsa lasterketa, ikastolako arranplatik gaztetxera. - Ondoren, kamiseta banaketa. - 12:30. Paella Lehiaketa gaztetxean - 14:30. Bazkaria. - 18:00. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar. - Jarraian. Kontzertuak plazan Gabezin eta 80eko musika Arrutirekin. Jolasak ere izango dira. Irailak 25, igandea - 07:30. Diana gaztetxetik hasita. - 11:00. Altxorraren bila jokua gaztetxoentzat gaztetxetik hasita. Haurrak eta gurasoak pirataz jantzita parte hartuko dute, aurpegia margotu gabe. - 13:00. Jolasak plazan - Ondoren, parte-hartzaileentzat mokadutxoa - 19:00. Monologoa Euskaldunak eta sexu topiko tipikoak Ximelen eskutik. - Jarraian. Festetan ateratako argazki emanaldia. Nahi dutenek argazkiak 628355211 zenbakira bidali ditzazkete. - Bukatzeko. Kixkurneren jaitsiera

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide