Itxaspeko bidea itxi egin dute menditik harriak erori direlako

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Itxaspeko bidera harriak erori dira menditik. (Orioko Udala) Itxaspeko bidean harriak erori dira eta Orioko Udalak bidea ixtea erabaki du segurtasunagatik. Izan ere, udal brigadako langileak ingurura bertaratu direnean ohartu dira harri gehiago erortzeko arriskua dagoela, beraz Itxaspeko bidea ixtea erabaki du Orioko Udalak. Hesiak eta pasara debekatzen duten kartelak jarri dituzte hondartzako aldaparen hasieran eta Itxaspe baserriaren inguruan. Bide horretan jende asko ibiltzen da, baina momentu honetan arriskua dagoenez bertatik ez ibiltzeko eskatu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide