Joxean Olaskoaga. (Andoni Canalleda)
Orio Arraunketa Elkartearen zuzendaritza eta Joxean Olaskoaga Aizperro denboraldiaren balorazioa egiteko bildu dira, eta Olaskoagak ez jarraitzea adostu dute. Elkartetik jakinarazi dute aurreko postuetatik gertuago ibiltzea espero zutela, "baina emaitzak ez dira onak izan. Egoki baloratzen dugu Aizperrok arraunlari gazteekin egindako lana, baina aurrerantzean salto bat eman nahiko genuke" azaldu dute elkartetik.
Hala ere, Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio Joxean Olaskoagari egindako lanagatik eta izandako jarreragatik.
Aurtengo denboraldia bukatzear da, eta Orio Arraunketa Elkartea datorren denboraldia prestatzen ari da buru belarri; epe laburrean erabakien berri emango dutela jakinarazi dute.