Ostiralerako Orioko II Surfilmaldia antolatu dute Salatxo plazan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 13a

Ostiralean Orioko bigarren Surfilmaldia egingo dute Salatxo plazan. Orioko Surf Taldeak antolatu du jaialdia, eta bertan oriotarrek parte hartu dute surf filmak proiektatuko dituzte, batzuk gaur egungoak eta beste batzuk zaharrak. Horretaz gain, zuzeneko musika ere izango da. Film bat priektatzen duten bitartean zuzeneko musika eskainiko dute, hau da, filmari soinu banda zuzenean jarriko diete musikariek. Ostiralean 21:00etan hasiko da jaialdia. Salatxo plazan izango da, baina eguraldi txarra egiten badu Salatxo aretoan egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hurrengo film laburrak eskainiko dituzte besteak beste: Webcam Project- Kamera Finkoa, Orioko I Surf Txapelketa, Orio`s Young Gun, Luxus eta Timon Mutrikun, Teo itsasoan eta Euskal Balearen Ehiza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide