Bi gazte dantzan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Garai batean haur eta gazte askok dantza sueltoa ikasten zuten Orion. Ohitura berreskuratu zuen pasa den ikasturtean Eneko Dorronsorok, eta aurten ere Harribil Dantza Taldeak astean ordu beteko ikastaroa eskainiko du garai batean, txapelketetan, Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak errekuperatzeko eta gaztetxoak dantza sueltoaren munduan murgiltzeko.
Ikastaroa Lehen Hezkuntza 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. maila artekoi zuzenduta dago. Eneko Dorronsoro bera izango da irakaslea, eta Kosta Tailerream, Harribilen lokalean, egingo dituzte entseguak.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, irailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena, 615 736 911 telefonora deituta (Eneko) edo
enekodor@gmail.com helbidera idatzita. Ikastaroaren prezioa hileko 12 eurokoa da.