Oriok Donostiako Estropadako lehen txanda irabazi du, eta laugarrena izan da sailkapen nagusian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 11

Bermeok irabazi du aurtengo Kontxako Bandera

Kontxako Banderaren Lehen Jardunaldiko irudia. Gaur Joxean Olaskoaga Aizperrok ez du arraunean egin. (Irutxuloko Hitza) Berandu hasi da gaur gizonezkoen Donostiako Estropada. Kontxako Bandera irabazteko lehiak ikusmin handia sortzen du urtero, eta Aurten, eta estropada bertatik bertara ikustera joan diren hainbat ontzi estropada eremuan sartu dira; horiek eremutik ateratzeko zailtasunak izan dituzte antolatzaileek. Azkenean 12:15ak inguruan abiatu dute gizonezkoen lehen txanda.  Hasiratik Orio estropadaren buruan jarri da, eta Zierbenak gertutik jarraitu dio. Adituen iritziz "oso exigentea" egon da gaur itsasoa. "Haize handia, ondoko itsasoa eta ur-gaina nahastua". Hala ere, Oriok bi traineruko errenta atera dio joaneko luzean  Zierbenari. Lan erditan 09:52,45 denbora markatu dute oriotarrek eta Zierbenak 9:56,67; dena dela, poparean Oriok alde egin du eta nagusitasunez irabazi du 20:12,36 denbora eginda. Hemezortzi segundura helmugaratu da Zierbena. Irakoitz Etxeberria Orioko patroiak ETBri adirazi dio egindako lanarekin "gustura" daudela. Hala ere, nabarmendu du "arraunean egiteko nahiko zaila" zegoela itsasoa. Donostiako Estropadako bigarren jardunaldiari begira laugarren postuan sailkatzea zen oriotarren helburua, eta horretarako oinarria ondo finkatu du eskualdeko taldeak lehen txandan. San Juanek ohorezko txandan jokatu du estropada Kaiku, Hondarribia eta Bermeorekin, eta azken unera arte itxaron behar izan dute oriotarrek helburua bete dute jakiteko. Ohorezko txadan Bermeo eta Hondarribia jarri dira estropadaren buruan, eta atzetik jarraitu diete Kaikuk eta San Juanek. Azkenean Bermeok irabazi du gaurko ohorezko txanda, eta bi asteburuetako denborak kontutan hartuta Bermeok irabazi du 2016ko Kontxako Bandera. San Juanek (20:16,66) Oriok baino denbora okerragoa egin du gaurko estropadan, eta eskualdeko taldea hirugarrena izan da gaurko estropadan. Sailkapen nagusian laugarren postuan sailkatu dira oriotarrak. SAILKAPEN NAGUSIA (Bi estropadak kontutan hartuta) 1.- Bermeo 29:15,00 2.- Hondarribia 39:23,84 3.- Kaiku 39:57,06 4.- Orio 40:01,66 5.- San Juan 40:02,66 6.- Zierbena 40:24,00 7.- Tiran 40:41,10 8.- Donostiarra 41:05,14

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide