Astelehenean zabalduko dute Orioko ludotekan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 9a

Orioko ludoteka. (Txurrumuski) Astelehenean abiatuko dute ikasturtea Orioko Ludotekan. Haur Hezkuntza 5etik Lehen Hezkuntzako 3. maila arteko haurrek parte hartu ahal izango dute bertan, eta izena eman nahi dutenek astelehenetik aurrera izango dute horretarako aukera 17:00etatik 19:30era. Gainera, ezagutzen ez dutenentzat irekien saioa egingo datorren astean, arratsalde partean. Izena emateko azken eguna hilaren 16a, ostirala, izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide