Bigarren Eskuko Azoka antolatu du Orioko Herrio Natur Taldeak hilaren 16rako

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 9a

Bigarren Eskuko Azokan mugikortasunarekin lotutako materiala salduko dute. (Aiora Larrañaga/Hitza) Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea izango da, eta horren barruan Herrio Natur Taldeak Bigarren Eskuko Azoka antolatu du. Bertan herritarrek mugirkotasunarekin zerikusia duten materiala saldu edo erosi ahal izango dute: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak eta beste hainbeste. Azoka irailaren 16an izango da Herriko Plazan, arratsalde partean. Lehenik eta behin, 17:00etatik 17:30era salgai jarri nahi den materiala utzi beharko da postuan. Gero, 17:30etik 20:00etara postua zabalik izango da, eta 20:00etatik 20:30era, jabeek saldu ez den materiala jaso beharko dute, Herrio Natur Taldea ez baita materialarekin geratuko. Aurten berrikuntza bezala, bizikleten oinarrizko mantenuaren inguruko tailer txiki bat eskainiko dute azoka gunean 18:30etik aurrera. Doakoa izango da, eta 10 urtetik gorakoei zuzendua izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide