Orio garbian laberik ez! taldeak erraustegiaren aurka jasotako atxikimendu argazkietako bat. (Orio garbian laberik ez!)
Orio garbian laberik ez! taldeak hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenerako. Bertan erraustegiak osasunean eragin ditzazkeen kalteen inguruan hitz egingo dute Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko Xabier Mitxelena eta Maialen Berridi familia medikuek. Hitzaldia 19.00etan izango da Orioko Salatxo aretoan.