Zubi gaineko txaloak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 7a

Berria egunkariak Donostiako Estropadaren inguruan erreportajea egin du Leire Arriola eta Itziar Olasagasti arraunlari oriotarrekin

Leire Arriola eta Itziar Olasagasti arraunlari oriotarrak. (Berria.eus) Handia egin zuen Oriok Kontxako Banderako lehen jardunaldian, San Juanekoengandik lau segundo eskasera sailkatuta. Bizi izandakoaz eta bizitzekoak direnaz aritu dira Leire Arriola eta Itziar Olasagasti arraunlari oriotarrak. Badira zortzi urte Oriok Kontxako Bandera irabazten ez duela. Gizonezkoek lortu zuten 2007an azkenekoa, eta urruti ari da geratzen. Herritarren eta zaleen etsia ez da bizituko igande honetan, baldin eta gizonezkoei begira bakarrik badaude. Edo agian, ordurako, denak Donostiako arranplarako bidean jarriak izango dira, gizonezkoen estropadari hor konpon esanda. Hori gertatuko balitz, 2007koa berriz ospatzeko aukeraren jabe egin direlako izango litzateke. Emakumezkoak arranplara gerturatzen, traineru horian Kontxako Bandera preziatua, historiako aurrenekoa, eta oriotar zaleak arranpla horiz jantzita, saltoka eta kantuan. Jarraitu irakurtzen Berria egunkarian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide