Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral arratsaldean III. Aia-Orio Triatloi Txikia jokatu zen Oribarzar hondartzan Gipuzkoako Triatloi Federazioak, Nik-Trik eta Arazik antolatuta. 150 parte-hartzaile inguru bildu ziren jardunaldian, eta jendetza bildu zen hondartzan proba bertatik bertara jarraitzeko. Triatloi txikiaren helburua zortzi urtetik gorako haur eta gaztetxoek triatloia barrutik ezagutzea zen, horregatik antolatzaileek ez zuten sailkapena kontutan hartu. "Guk haur eta gaztetxoek ondo pasatzea, eta kirola egiten duten bitartean triatloia ezagutzea nahi dugu. Hemen parte-harzaile guztiak dira txapeldunak. Horregatik, denek jaso dute domina beren proba amaitu dutenean" azaldu dute antolatzaileek
[flickr_set id="72157672283340322"]