Salatxo Abesbatzak taldean parte hartzeko deialdia egin du

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 2a

Salatxo Abesbatzak San Pedro Jaietan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Orioko Salatxo Abesbatza ahots berrien bila dabil, eta abestea atsegin duten herritarrei taldean parte hartzeko deialdia egin die. Abesbatzatik jakinarazi dutenez, ez dago musika mintzaira jakin beharrik bertan kantatzeko, eta garrantzitsuena «gogoa eta nahia» direla nabarmendu dute. Astean bitan elkartzen dira Salatxo abesbatzako kideak Kosta Tailerrean: astelehenetan eta ostegunetan, 21:00etan. Astelehenean egingo dute lehen entsegua, eta Salatxon parte hartzeko gogoa dutenek saiora joan besterik ez dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide