Jump saioa Karela Kiroldegian. (BPXport Orio)
Bi aste itxita egon eta gero, astelehenean zabalduko ditu ateak Karela Kiroldegiak. Urteroko itxiera teknikoa izan dela azaldu dute zuzendaritzatik, eta denbora tarte horretan azpiegitura txukundu dute: igerilekuko paretan konponketa txikiak egin dituzte, garbiketa sakona egin dute, gimnasioko makinak egokitu dituzte, eta hainbat margo lan ere egin dituzte. Astelehenean ikasturte berria abiatuko dute Karela Kiroldegian, eta irailaren 6tik aurrera ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute.