Orioko arraunlari gazteek irailean hasiko dute denboraldia

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 31

Orio Arraunketa Elkarteko gaztetxoak 2016ko aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketaren ondoren ateratako argazkia. (Joxemari Olasagasti) Orio Arraunketa Elkarteko harrobiak denborladia abiatuko du irailean, eta zuzendaritzatik arrauna gustuko duten haur eta gazteak elkartean parte hartzera animatu dituzte. Irailaren 13an, infantilen bilera 17:30ean izango da, eta jubenilena 18:15ean. Bestalde, irailaren 14an, alebinak 16:45ean bilduko dira, eta kadeteak 17:30ean. Bilera guztiak Orio Arraun Elkartearen egoitzan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide