Orioko EH Bilduk ekitaldi politikoa eta marmitako jana aurrikusita zituen ostiralerako, baina bertan behera utzi dituzte hitzorduak Eusebio Eskuderoren heriotza eta dolua direla eta. Koaliziotik jakinarazi dute, hasiera batean irailaren 8ra atzeratuko direla mitin politikoa eta marmitako jana; dena dela, hurrengo egunetan informazio zehaztua eskainiko dutela zehaztu dute.