Gizon bat hil da Orioko Kukuarri mendian, abere batek jota

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 29a

Beste pertsona bat zauritu da. 17:45 inguruan jaso dute istripuaren berri larrialdi zerbitzuek.

Orioko Kukuarri mendian gizon bat hil da gaur, astelehena, abere batek jota. Berria.eus-ek eman du albistearen berri, Ertzaintzarekin hitz egin ostean. Hedabidearen arabera, bi pertsona jo ditu abereak –ez dakite behia edo zezena zen–; bat hil egin da kolpearen ondorioz, eta zaurituta dago bestea. Zauritutako pertsonak eman du abisua larrialdietara, 17:45 inguruan, eta ospitalera eraman dute. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide