Bihar zabalduko dute Orion Outlet Azoka

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 26a

Igandera arte egongo da irekita, 10:00etatik 20:00etara

Zarautzen bezala, Orion ere herriko merkatariek outlet azoka antolatu dute, urtero bezala. Azoka bihar zabalduko dute herriko plazan eta bi egunez egongo da irekita, 10:00etatik 20:00etara. Merkatariek euren postuak jarriko dituzte, denboraldian zehar salgai izan dituzten produktuan prezio onean eskaintzeko. Azokaz gain, puzgarriak ere izango dira eta Iker Gurrutxaga Gurru disko-jartzaileak girotuko du. Outlet azoka Arkupe merkatarien elkarteak antolatu du, Orioko Udalaren laguntzarekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide