Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
N-634 errepidea moztuko dute proba amaitu bitartean
Datorren ostiralean, irailaren 2an helduko da Espainiako Txirrindulari Itzuliaren 13. etapa Oriora. Bilbotik abiatuko da, eta Orio zeharkatu ondoren, Igeldora igoko dira txirrindulariak 14:30ak aldera.
Hori dela eta, N-634 errepidea itxi egingo dute, 13:30etatik proba amaitu arte. Hala, denbora tarte horretan ezingo da Oriotik sartu eta atera. Itzulia Oriotik Donostiara Benta-Igeldo bidetik pasatuko denez errepide hori itxita egongo da 09:00etatik 16:00etara. Bertakoek 11:00ak bitartean igaro ahal izango dira bertatik.