Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan antolatu dute ekitaldia. Etzi Getarian izango dira.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Easo eta Kanadako Newman Sound abesbatzen kontzertua izango da bihar, Orioko elizan. 20:30etik aurrera, Itsas abestiak. Euskal baleontziak Ternuan emanaldia eskainiko dute bi taldeek, Ternuako zein euskal folklorea uztartuko dituzte. Era berean, Angel Illarramendi konpositore zarauztarrak sortutako pieza bat estrainatuko dute.
Guztira, hiru kontzertu eskainiko dituzte bi taldeek Gipuzkoan: lehenbizikoa gaur, Pasai San Pedron; bigarrengoa bihar, Orion eta azkenengoa Getarian, etzi.