Larunbat eguerdian aurkeztu zuen
Traineruen historia (1939-1963). Ospetik krisira (Historia de las traineras (1939-1963). Del esplendor a la crisis) liburua Angel Obregon Santanderreko arraun elkarteko presidenteak, Orion. Salatxo aretoan izan zen ekitaldia, eta jende ugari bildu zen bertan.
Obregonek 1939-1963 urteak jorratu ditu lan horretan, besteak beste, Pedreña San Juan eta Oriorentzak urte oparoak. Bertan, argazkiekin osatuta, Kantauri osoko estropada-emaitzak azaltzen dira, batelak, trainerilak eta traineruak.