Bihar harrera egingo diote Sara Iparragirreri

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 18a

Oriotarrak 18 urtez azpiko Europako Saskibaloi Txapelketan zilarrezko domina irabazi du

Sara Iparragirre. (Alberto Nevado/ Espainiako Saskibaloi Federazioa) Bihar, 19:00etan, ongietorria egingo dio Orioko Udalak Sara Iparragirre saskibaloi jokalariari. Aurreko hilabetean 18 urtez azpiko Europako Saskibaloi Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen, eta horrenbestez, harrera jasoko du Iparragirrek, IDK Gipuzkoa lehen mailako taldearekin aurredenboraldia hasi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide