Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 20an, larunbatean izango da, Salatxo aretoan
Traineruen historia (1939-1963). Ospetik krisira (Historia de las traineras (1939-1963). Del esplendor a la crisis) liburua aurkeztuko du Angel Obregon kantabriarrak. Bertan, 1939-1963 urteak jorratzen ditu, besteak beste, Pedreña San Juan eta Oriorentzak urte oparoak.
Bertan, argazkiekin osatuta, Kantauri osoko estropada-emaitzak azaltzen dira, batelak, trainerilak eta traineruak.
Aurkezpena Salatxo aretoan izango da larunbatean, 12:00etatik aurrera. Ekitaldia irekia izango da.